Disko berria eta agur
Kaixo lagunok! Gehienok jakingo duzue honezkero, baina taldea uztea erabaki dugu. Hori bai, zazpi abesti grabatuko ditugu asteburu honetan Ondarroako Santos estudioetan. Diskoak ez du izenik eta oraindik ez dakigu formatu fisikoan kaleratuko dugunik, baina webgune honetan aurkituko duzue gutxi barru.
Eneko Moby Dick proiektuarekin dabil buru-belarri eta besteek, izenik ez duten arren, badituzte bizpahiru abesti edo ideia. Izango duzue gure berri, hortaz.
Agur esateko kontzertu bakar bat eskainiko dugu, oraindik ez dakigu noiz, ez dakigu non eta ez dakigu nola, baina jai berezia izatea gustatuko litzaiguke. Abisua pasatuko dizuegu.
Ez adiorik…
Nunsarean.com
[...] Hamarkada berria hasi eta asko itxaron gabe etorri da aurreneko biktima musikal hurbilekoa: Xabi Doncelen (baxua Nun taldean, ahotsa Gazteako B Aldea saioan) mezu bat atzo, esanez Nunek disko berria atera behar duela eta gero… agur. Taldea uztea erabaki dute. Hala jarri dute webean ere: “Disko berria eta agur”. [...]