Disko berria eta agur

Kaixo lagunok! Gehienok jakingo duzue honezkero, baina taldea uztea erabaki dugu. Hori bai, zazpi abesti grabatuko ditugu asteburu honetan Ondarroako Santos estudioetan. Diskoak ez du izenik eta oraindik ez dakigu formatu fisikoan kaleratuko dugunik, baina webgune honetan aurkituko duzue gutxi barru.

Eneko Moby Dick proiektuarekin dabil buru-belarri eta besteek, izenik ez duten arren, badituzte bizpahiru abesti edo ideia. Izango duzue gure berri, hortaz.

Agur esateko kontzertu bakar bat eskainiko dugu, oraindik ez dakigu noiz, ez dakigu non eta ez dakigu nola, baina jai berezia izatea gustatuko litzaiguke. Abisua pasatuko dizuegu.

Ez adiorik…

Disko berria prestatzen ari gara

Collage” argitaratu genuenetik bospasei abesti konposatu ditugu eta ziurrenik uda eta gero disko berri bat grabatuko dugu. Urrian, espero.

Azkenaldian gure kontzertuetara etorri zaretenok ezagutuko dituzue abesti berri hauetako batzuk. Eta beti bezala, gure aurreko bi grabazioak eskuragarri dituzue DISKOGRAFIA atalean.

Oraindik ez du izenik lan berrirako, eta ez dakigu zenbat abesti grabatuko ditugun. Argi daukaguna da ez dela oso luzea izango.

Bestalde, kontzertuekin jarraitzen dugu, baina lasaiago, lokalean abesti berrien konposaketan buru-belarri sartuta baikabiltza.

Bilbao BBK Liveko kronika (ociojoven.com)

(…) El ambiente empezó a caldearse tímidamente con Nun, que ante un público escaso y medio indiferente desgranaron su repertorio de post-hardcore emocional. La voz en euskera de su cantante sentaba como un guante a composiciones con mucha carga ambiental y repletas de tensión que recordaban a la escuela catalana, entre la intensidad de Standstill y la elegancia de Maple (…).

Ruta 66n kritika (2006ko urria)

Entre la sensibilidad a flor de piel y la contundencia sonora, entre Anari y Lisabö y otros abanderados del desgarre emocional euskaldunes, revolotean las coordenadas del quinteto de Getxo en éste su primer collage en forma de disco. Con una duración justa para no caer en excesiva autocompasión, los siete temas son sintomáticos del interés que en hacer de la aspereza algo bello se busca desde algunas esquinas de la nueva escena en Euskadi, gritando el sentimiento a voz en cuello para que quede bien claro lo que se dice  y a quién se dice. Empaquetados con el celofán del post-core o emo, sobresale la voz de Aitziber Omagogeaskoa como portavoz de las injusticias del alma, afilada y sensual dentro de la catársis de ritmos sincopados, que con el euskera correteando entre la lírica (además de un críptico tema en inglés) será pues foco de atención para la escasa parroquia amante de la introspección. Por lo que la licencia que otorga el grupo para copiar, comunicar y distribuir el CD es, además, de lícita, pragmática. Alvaro Fierro.

Entzun! aldizkarian elkarrizketa (50 zbk)

Azkenaldian, Euskal Herriko eszenatokietan zuzenean aurkezten dihardute Collage eta Monochrome bezalako taldeekin batera aritu dira. Xabier Doncel taldeko baxu jolearekin jardun gara haien berri izateko.

Aurretik taldea martxan bazen ere, 2002an sortu zen gaur egungo formazioa. Nondik norako ibilbidea izan duzue ordutik?

Eneko eta biok 2002an sartu ginen eta uste dut orduan sortu zela benetan taldea. Musika aldetik ibilbide definituago bat egin dugu, garai batean emocoretik gertu ginen eta orain popzaleagoak gara. Gure arteko harremana ere beste mota batekoa izan da, sendoagoa da orain. Ez dugu uste kantuak musikarien artean sortzen den zerbait direnik bakarrik, pertsonen artean sortzen den zerbait baizik. Taldekideak lagunak gara eta askotan anai arrebak bezala dihardugu.

Orain berriz, lehen diskoa grabatu duzue Santos Records estudioetan. Nola izan zen diskoaren grabaketa?

Aurreko diskoa modu analogikoan grabatu genuen, eta oraingoan modu digitalean aritu gara. Egia esateko, oraingoan ez dugu ezer berezirik bilatu. Mikel Santos ezagutu genuen, Keike taldeko teknikaria. Anaiarekin Santos Records grabazio estudioa du eta han grabatzeko aukera atera zen. Ondarroako portuan duten estudio txikia da, oso landuta dagoena. Aurretik han grabatuak zituzten gauza batzuk entzun genituen eta nahiz eta guk egiten dugunarekin zerikusi handirik ez izan, lan egiteko duten modua asko gustatu zitzaigun eta bilatzen ari ginenarekin bat zetorren.

Diskoaren ‘Collage’ deiturak bertan aurkitzen diren doinuei erreferentzia egiten die?

Kasualitatez sortutako deitura da, estudioan diskoa grabatzen genuen bitartean. Taldeko partaide bakoitzak gustuko dituen taldeei gehiago egiten dio erreferentzia diozunari baino. Hau da, bakoitzak bere eraginak ditu eta hortik doa kontua. Baita diskoa grabatzeko moduari ere, modu digitalean collagea bezalako jolasak egiteko aukera gehiago baitago.

Zuen musika entzutean, askotan talde instrumentalak etortzen zaizkit burura, baina zuen kasuan ahotsak presentzia nabarmena du.

Bai, Aitziberren ahotsak presentzia handia du diskoan eta kantuetan. Oso ahots emozionala da eta ia nahi duena sentiarazi dezake. Askotan ez dakit instrumentuek laguntzen duten ahotsa edo ahotsak laguntzen dituen instrumentuak. Baina ez dago inkoherentziarik; oso bateragarriak dira.

Ahots eta instrumentuen arteko jolas hori bilatzen duzue?

Askotan horrela jokatzen dugu. Aitziber gabe ateratzen ditugu doinuak, nahiz eta bera presente egon. Ondoren ahotsa nola sartu ikusten dugu. Beste askotan berak ekartzen ditu melodiak eta gero sartzen ditugu instrumentuak. Abantaila hori du berak.

Asko markatzen du abeslaria neska izateak?

Bai, zalantzarik gabe. Askotan eta askorentzat hori etiketa bat izan daiteke. Guretzako ez. Berak entzuten dituen taldeen abeslari edo bakarlari gehienak mutilak direla uste dut. Horregatik eragin maskulinoagoa duela uste dut. Neska denez, neska baten tinbrea dauka eta egiten dituen eztandak agian jendeak gauza batzuekin identifikatu ditzake, nahiz eta askoz indartsuagoak diren.

Eremulauak ediziogunearekin atera duzue diskoa. Zergatik?

Eremulauak kultur elkartea eta webgunea euskaraz tratamendu gutxi zuten gai batzuei aukera emateko sortu zen. Horren harira aurrera pausu bat eman nahi izan zuten eta euskarazko musikari nahiz idazleei aukera ematea erabaki zuten haien lanak argitaratuz. Guk, arrazoi ezberdinengatik, argi genuen ez genuela Euskal Herriko diskoetxe tradizionalekin lan egiterik nahi. Gu musika zaleak gara eta ez dugu kontua musikari moduan ikusten, ondo pasatzen dugu egiten dugunarekin eta horrela jarraitzeko asmoarekin sortu da Eremulauaken aukera, Copyleftarena etab.

Arkaitz Villar